III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B U R L A T A
Burlatako Udalaren eskubide ekonomikoen kobrantza, betearazteko epean, kudeatzeko eta haiek kitatzeko lankidetza zerbitzua kontratatzea
Xedea: Burlatako Udalaren eskubide aitortuen kobrantza, betearazteko epean, kudeatzeko eta haiek kitatzeko lankidetza zerbitzua ematea.
Prozedura: irekia.
Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.
Behin-behineko fidantza: 285.000 pezeta.
Proposamenak aurkeztea: Burlatako Udalaren erregistro orokorrean, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, goizeko 8:30etatik arratsaldeko 13:30ak arte. Azkeneko eguna baliogabea bada, proposamenak hurrengo egun baliodunera arte aurkezten ahal dira, aipatu ordutegian.
Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo partikularren pleguan ageri direnak.
Proposamen ekonomikoak irekitzea: Burlatako Udalaren bulegoetan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo zazpigarren egun naturalean, arratsaldeko ordu batean, edo egun baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean.
Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura egonen da, azter dezaten, udal bulegoan, Francisco Ardanaz plaza, 7, Burlata.
Burlatan, bi milako azaroaren zortzian. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.
Iragarkiaren kodea: A0010509