I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
INDUSTRIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkia
Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoa betetzeko eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2000ko azaroaren 16ko 13:00etan, aurkeztu direla "Asociación de Consejeros de Seguridad de Navarra, ACONSENA" izena duen erakunde profesionalaren Estatutu aldatuak. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta lanbide eremuak eskualde horretan aipatu jardueran ari eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten enpresariak hartzen ditu.
Aldaketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak Jesús Pellejo García eta Alfredo Jiménez Larrasoain dira.
Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; eta honi buruz bidezko juzgatzen dutena alegatzen ahalko dute idatziz, honako iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamar eguneko epean.
Iruñean, bi milako ekainaren hamahiruan.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.
Iragarkiaren kodea: A0010749