I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
53/2000 EBAZPENA, urriaren 31koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, atzerrian bizi diren eta nafarren ondorengoak diren ikasleendako laguntzetarako deialdia, 2000-2001 ikasturteari dagokiona, behin betikoz ebazten duena.
Unibertsitateko Irakaskuntza Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu behin betikoz ebatz dadila atzerrian bizi eta nafarren ondorengoak diren ikasleendako laguntzetarako deialdia, 2000-2001 ikasturteari dagokiona, deialdian bertan xedatzen dena betetzeko, deialdi hori behin-behinekoz ebazteko Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak otsailaren 25ean emandako 25/1999 Foru Aginduan ezarritako irizpideei jarraikiz. Deialdi hori maiatzaren 25eko 25/1999 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.
Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, ekainaren 29ko 255/2000 Foru Aginduaren bidez, eman zizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ondoren aipatzen diren laguntzak behin betikoz onestea, haietariko bakoitzerako zehazten den zenbatekoan, 2000-2001 ikasturteko deialdian esku hartu duten ikasleendako. Guztira 16.113.686 pezeta egiten dute.
KONTZESIOAK
JURADO PIQUERAS, SEBASTIAN EKUADOR NU 1.203.289
LOPEZ DE MNUIAIN, CLAUDIA KANADA NU 975.550
NAGORE PUEBLAS, MARIA LUJAN ARGENTINA NUP 1.054.510
REBOLLAR LAZARO, ITZIAR MEXIKO NU 1.146.622
LUZAPENAK
ALVAREZ GUTIERREZ, M.ª MERCEDES ARGENTINA NUP 753.005
BOGINO LARRAMBEBERE, MERCEDES ARGENTINA NUP 978.166
CRESPO HERRERA, SEBASTIAN EKUADOR NU 826.818
ESPOZ MARROQUIN, FELIX DAVID EKUADOR NU 1.275.418
LOMBA PIQUER, ALMUDENA VENEZUELA NU 1.121.211
LOMBA PIQUER, M.ª DEL MAR VENEZUELA NU 1.105.753
MARTINEZ DE MORENTIN, PILAR KOLONBIA NUP 1.103.473
MILLARES SENOSIAIN, LAURA VENEZUELA NUP 767.024
RIVAS AIZCORBE, NATALIA ARGENTINA NUP 1.230.500
SIMON SAGÜES, CRISTINA EKUADOR NU 1.093.174
SIMON SAGÜES, DAVID EKUADOR NUP 879.174
2. Eskaera hauek behin betikoz ukatzea, ondoren aipatzen diren zioengatik:
-Eduardo Bogino Larrambebera jaunari, Nafarroako unibertsitate batean onartua ez izateagatik (4.d araua).
-Ignacio García Aguirre jaunari, Nafarroako unibertsitate batean onartua ez izateagatik (4.d araua).
-Juan Jesús Martínez de Morentin jaunari, luzapena emateko gutxieneko kredituak ez gainditzeagatik.
3. Bárbara Puyales Navarro andrearen eskabidearen behin betiko ebazpena atzeratzea, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean bere espedientea tramitatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan onartu arte.
4. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren libramenduak egin ditzala, kasuan-kasuan adierazten diren zenbatekoetan.
5. 600.000 pezetako gastua onartzea laguntzak ordaintzeko, tasa ekonomikoen ordainketaren kontzeptuagatik, UNEDeko atzerriko ikastetxeetako ikasleendako. Gastu hori Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan agiri horiek hartu bezain laster gauzatuko da.
6. Ebazpen honetan aipatzen diren laguntzek 16.113.686 pezeta egiten dute guztira. Departamentuan indarra duen gastu aurrekontuko "Atzerrian bizi eta nafarren ondorengoak diren ikasleendako bekak" izeneko 40300-4800-4251 kontusaileko 15720-7 lerroaren kontura finantzatuko da.
7. Ebazpen honen aurka errekurtso arrunta paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epearen barrenean.
8. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholean argitara dadila agintzea.
9. Ebazpen hau Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzura, Goi mailako Ikasketen Atalera, Goi mailako Ikasketen Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan, eta interesatuei, banan-banan, dirulaguntza eman edo ukatu zaien jakinaraztea.
Iruñean, bi milako urriaren hogeita hamaikan.-Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.
Iragarkiaren kodea: a0010557