I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1513/2000 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Tuterako Reina Sofía Ospitaleko historia klinikoen artxiborako apalategien hornidura kontratatzeko lehiaketa esleitzen duena (OB12/2000 lehiaketa).
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 9an emandako 1513/2000 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau esleitu dela:
-Kontratuaren xedea: Tuterako Reina Sofía Ospitaleko historia klinikoen artxiborako apalategien hornidura kontratatzeko lehiaketa esleitzea.
-Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.
-Esleipen-hartzailea: Proyección, Equipamiento y Mobiliario, S.L. IFZ: B31436629.
-Zenbatekoa: 11.126.732 pezeta BEZa barne (hamaika milioi ehun eta hogeita sei mila zazpiehun eta hogeita hamabi), hau da, 66.873,00 euro.
Iruñean, bi milako azaroaren bederatzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A0010672