I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1488/2000 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Bideko Ama Birjina ospitaleko ur sanitario beroaren sarean izandako gorabehera konpontzeko gastua baimendu eta Desinfecciones Alcora, S.A. enpresak egindako lanak onesten dituena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 6an emandako 1488/2000 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau esleitu dela:
-Xedea: Bideko Ama Birjina ospitaleko ur sanitario beroaren sarean izandako gorabehera konpontzeko lanak kontratatzea.
-Esleitzeko modua: presako prozedura.
-Onartutako diru-kopurua: 20.921.621 pezeta.
-Esleipen-hartzailea: Desinfecciones Alcora, S.A.
Iruñean, bi milako azaroaren seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A0010661