143. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2000ko irailaren 28koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendaritza (Ezagutza Kudeatzeko Atala) antolatzeko azterlana eta bertan erabili beharreko informazio eredua proposatu behar duen garapen informatikoa kontratatzeko espedientea "Human Management Systems, S.A." eta "Ibermática, S.A." enpresei esleitzen diena, prozedura irekiaren bidez eta lehiaketa publikoaren bidez, enpresa horiek batera ari baitira.

Indarra duen legerian xedaturikoa betetzeko, aditzera ematen da Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak 2000ko irailaren 28ko Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu duela:

-Xedea: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendaritza (Ezagutza Kudeatzeko Atala) antolatzeko azterlana eta bertan erabili beharreko informazio eredua proposatu behar duen garapen informatikoa kontratatzea.

-Esleitzeko era: prozedura irekia eta lehiaketa publikoa.

-Esleitzeko prezioa: 21.250.000 pezeta.

-Esleipen-hartzailea: "Human Management Systems, S.A." eta "Ibermática, S.A."

Iruñean, bi milako irailaren hogeita zortzian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0010665