I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
EBAZPENA, 2000ko azaroaren 13koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren korrespondentzia 2001. urtean tratatu eta Postetxera eramateko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.
Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak lizitaziorako deia egin du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren korrespondentzia tratatu eta Postetxera eramateko lanak kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:
-Kontratuaren xedea: aipatu lanen kontratazioa eta exekuzioa.
-Tramitazioa: arrunta.
-Adjudikazioaren prozedura: irekia.
-Adjudikazio mota: lehiaketa.
-Kontratuaren aurrekontua: 30.000.000 pezeta (BEZa barne).
-Egiteko epea: 2001. urtea.
-Proposamenen aurkezpena: 2000ko abenduaren 26ko 14:30 arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean.
-Proposamen ekonomikoak irekitzeko egun-orduak: 2001ko urtarrilaren 2ko 9:00etan, Komunikazio Zerbitzuko bulegoetan.
Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Nafarroako Gobernuaren Komunikazio Zerbitzuan (Karlos III.a etorbidea, 2-bigarren solairua, Iruña).
Iruñean, bi milako azaroaren hamahiruan.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.
Iragarkiaren kodea: A0010566