I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
1218/2000 EBAZPENA, irailaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Carmen Lizarraga Urruela andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estatupeko langilea, Iturramako Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko buru izendatzen duena, bitarteko gisa.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela ahalmena unitate organikoetako burutzak bitarte baterako edo jardunean betetzeko izendapena egiteko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. María Carmen Lizarraga Urruela andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estatupeko langilea, Iturramako Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko buru izendatzea, bitarteko gisa.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren Zuzendariordetzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileri Zerbitzuari, Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi milako irailaren hemezortzian.-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A0009406