14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A R A I T Z

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Pello Goicoechea Garralda. Jarduera: haragitarako abelgorria ustiatzeko nabea eraikitzea. Tokia: Uztegi-Araitz, 4. poligonoko 107. lurzatia.

Araitzen, bi milako urtarrilaren hamaikan. Alkatea, José María Urdampilleta Iturri.

Iragarkiaren kodea: A0000550