14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

16/2000 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 10ekoa, Orrioko (Ezkabarte) Kontzejuaren herrilurreko seiehun metro karraturen desafektazioa onesten duena, ondoren haien erabilera lagatzeko.

Orrioko (Ezkabarte) Kontzejuak bere herrilurreko seiehun metro karratu desafektatzeko onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Metro karratu horiek honela banatzen dira:

-477 metro karratu, katastroko 2. poligonoko 160. lurzatiarenak.

-123 metro karratu, katastroko 2. poligonoko 131. lurzatiarenak.

Proposatutako desafektazioaren xedea da aipatu lurren erabilera Sociedad Deportiva Recreativa y Cultural Orrio enpresari lagatzea, luzatu daitekeen berrogeita hamar urteko eperako, urteko kanon baten truke, igerileku bat egin dezan.

Orrioko (Ezkabarte) Kontzejuak zehazki bete du espediente honen gaiaz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduan ezarritakoa.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako urtarrilaren hamarreko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Orrioko (Ezkabarte) Kontzejuaren herrilurreko seiehun metro karraturen desafektazioa onestea. Metro karratu horiek honela daude banaturik:

-477 metro karratu, katastroko 2. poligonoko 160. lurzatiarenak.

-123 metro karratu, katastroko 2. poligonoko 131. lurzatiarenak.

2. artikulua. Baimena ematea Orrioko (Ezkabarte) Kontzejuari desafektatutako lurren erabilera lagatzeko.

Proposatutako desafektazioaren xedea da aipatu lurren erabilera Sociedad Deportiva Recreativa y Cultural Orrio enpresari lagatzea, luzatu daitekeen berrogeita hamar urteko eperako, urteko kanon baten truke, igerileku bat egin dezan.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Orrioko (Ezkabarte) Kontzejuak onetsi zuen baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hura herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Orrioko (Ezkabarte) Kontzejuak espediente honen xede diren lurren mugak jarri behar ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0000362