14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B U Ñ U E L

Behin betiko onespena aurrekontuko aldaketei

Buñuelgo Udalak, 1999ko irailaren 7an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontuko ondoko aldaketen espedientea. Hura jendaurrean egon zen (1999ko abenduaren 8ko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta ez zen inolako erreklamaziorik egin. Horrenbestez, behin betikoz onetsitzat jotzen da:

1110-10001 kontusaila, "Alkatearen lansariak": kreditu berezia: 556.542.

3140-16001 kontusaila, "Gizarte Segurantzako kotizazioa": kreditu gehikuntza: 176.925.

Buñuelen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita zortzian. Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A9912831