14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

15/2000 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 10ekoa, José Miguel Laguna Viñas jauna Tributu arloko Txosten eta Ebazpen Organoko kide izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. puntuan xedatzen du Nafarroako Foru Komunitateko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek beteko dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Organo hura antolatu, osatu, eratu eta funtzionatzeari buruzko Erregelamenduaren 4. artikuluak ezartzen duenez, organoko kideak Foru Komunitateko Administrazioaren atalburuen maila izanen dutela, ondorio guztietarako.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi milako urtarrilaren hamarreko bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz.

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-José Miguel Laguna Viñas jauna, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Tributu arloko Txosten eta Ebazpen Organoko kide izendatzea, bitarte baterako.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco José Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0000361