14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I T U R M E N D I

Hasierako onespena exekuzio unitateko mugaketaren aldaketari

Iturmendiko Udalak, 1999ko azaroaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen U-31 exekuzio unitateko mugaketaren aldaketa, Fermina Esquisabel Asurmendik sustatua.

Jendaurrean paratuko da 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik. Epe horretan Udal honetako idazkaritzan egoki juzkatzen diren alegazioak eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dira.

Iturmendin, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita lauan. Alkatea, Julián Galarza Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0000022