14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Biltzar Jauregiari buruzko hitzarmena

Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamaseian eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko abiaburuko hitzarmena ikusirik, Nafarroako Biltzar Jauregi eta Kultur Auditorioa eraikitzeko, Yanguas y Miranda, Chinchilla jenerala, Aita Moret kaleen eta Armada etorbidearen arteko gunea urbanizatzeko eta aparkamendua egiteko, eta espedienteko txostenak ikusirik, hitzarmena onestea erabaki da, Alkatetzak behar den unean izenpetuko duelarik."

Erabaki honen aurka ondoren aipatzen den errekurtsoetako bat paratzen ahal da, aukeran:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko maila bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean errekurritutako egintza jakinarazi eta biharamunetik, edo

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

zehazki aipatzen ditu geroago dagokion birzatiketa proiektuaren barrenekoak izanen direnak.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiondako Administrazio Prozedurari buruzko egungo Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5.eko a) atalean eta aplikagarriak diren gainerako legeetan xedatutakoa betez, izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita bederatzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9912814