14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Arrotxapeako P-10 Poligonoko 1A, 1B, 1C, 1D eta 1E lurzatietako garaje mankomunitatea sortzeko hitzarmena berrestea

Iruñeko Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamaseian, honako erabaki hau hartu zuen:

"Jendaurrean paratzeko epea bukaturik, 99-09-2 eguneko osoko bilkurak harturiko erabakiaren aurka inolako alegaziorik aurkeztu ez denez, Promociones Las Provincias, S.L. merkataritza enpresaren izenean aritu zen Jesús Angel Fernández Basterrarekin izenpetu zen hitzarmena berrestea onetsi da, Errotxapeako P-10 Poligonoko 1A, 1B, 1C, 1D eta 1E lurzatietako garaje mankomunitatea sortzeko, espedienteko agiriak dioenaren arabera."

Erabaki honen aurka, ondoren aipatzen den errekurtsoetako bat paratzen ahal da, aukeran:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko maila bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean errekurritutako egintza jakinarazi eta biharamunetik, edo

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiondako Administrazio Prozedurari buruzko egungo Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5.eko a) atalean eta aplikagarriak diren gainerako legeetan xedatutakoa betez, izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita bederatzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9912813