14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun azterlana hasiera batez onestea

Noain-Elortzibarko Udalak 1999ko abenduaren 22an egindako bilkuran, bertaratuek aho batez hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Imarkoaingo 50. eta 51. lurzatien xehetasun azterlana, Juan José Lara Jiménezek sustatua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artiluluan zein hurrengoetan xedatutakoarekin bat etorriz, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, hamabost eguneko epean, hura aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Noainen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A9912810