14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

14/2000 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 10ekoa, Oscar Martínez de Bujanda Estenoz jauna Nafarroako Zerga Ogasuneko Oinordetza, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen atalburu izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. puntuan xedatzen du Nafarroako Foru Komunitateko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek beteko dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi milako urtarrilaren hamarreko bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz.

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Oscar Martínez de Bujanda Estenoz jauna Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributu Zerbitzuko Oinordetza, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen atalburu izendatzea.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco José Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0000360