14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Iruñeko Udaleko arduradun osagarridun baten izendapena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita zazpian, ebazpen hau eman zuen:

"Arduradun osagarridun lanpostu bat, oposizio murriztuan, betetzeko 99-8-2an 96. zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako deialdiko epaimahaiaren aktak ikusirik, Carlos Elizondo Goñi jauna Iruñeko Udaleko arduradun osagarridun izendatzea erabaki dut:

Izendatutako izangaiak karguaren jabetza hartu beharko du, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean."

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita zortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9912765