14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Iruñeko Udaleko euskara itzultzaile baten izendapena

Iruñeko Udaleko Alkatetza honek, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita zazpian, honako ebazpen hau eman zuen:

"Euskara itzultzaile lanpostu bat oposizio lehiaketa bidez betetzeko 99-3-15ean 32. zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako deialdiko epaimahai kalifikatzailearen proposamenarekin bat, Francisco Javier de Vicente Arbeloa jauna euskara itzultzaile izendatzea ebatzi dut, bera baita oposizio-lehiaketa hartan puntuaziorik altuena erdietsi zuen izangaia."

Izendatuak hilabeteko epea izanen du, ebazpen hau jakinarazi ondoren, lanpostuaren jabe egiteko."

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita zortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9912764