14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Behin betiko onespena, U.O.10./U.I. XIX unitatea urbanizatzeko proiektuari (Sadar aldea)

Iruñeko Udaleko Alkatetza honek, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren lauan, honako ebazpena eman zuen:

"Ikusirik U.O.10./U.I. XIX unitatea (Sadar aldea) urbanizatzeko proiektua, Alkatetza honen 99-09-15eko ebazpenaren bidez hasiera batez onetsia eta 99-09-29ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emana, eta ikusirik ere espedientean dauden txosten teknikoak, erabaki dut:

1.-Behin betikoz U.O.10./U.I. XIX unitatea urbanizatzeko proiektuaren testu bategina, Promociones Miravalles, S.L.k aurkeztua.

2.-Espedientea tramitatzeko eta ebazteko tasa onestea, 1.326.467 pezetakoa izanen baita.

3.-Erabaki hau igortzea ukitutako jabeei eta Nafarroako Gobernuari eta argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

-Berraztertze errekurtsoa, agindu emaileari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Aferen Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen honen jakinarazpen egunaren ondoko hilabetean.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9912849