14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- C O R T E S

Hasierako onespena, ordainarazpenaren ordenantzetako aldaketei eta zerga-tasei

Cortesko Udalak, 1999ko abenduaren hogeita hamarrean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen zerga-tasetako aldaketak eta tasen tarifa hauek, 2000ko urtarrilaren 1etik aitzina eragina izanen dutenak:

Katastroko balioaren ehuneko 0,270eko karga ezartzea hirilur aberastasunaren gainean.

Ehuneko 3,88, exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean, EIOZerako.

Zaborra biltzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza.

Igerilekuak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza.

Udalak ezarritako ordainarazpen eta zerga-tasa guztiek, eta lehendik aldatutakoek ere, indarra izaten jarraituko dute harik eta Udalak osoko bilkuran aldatzea erabaki arte.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 11. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz, udal idazkaritzan aztertzen ahalko da espedientea 30 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak, kexak edo oharrak egin daitezen.

Cortesen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hamarrean. Alkatea, Ismael Miñés Catalán.

Iragarkiaren kodea: A0000118