14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B E R R I O Z A R

E D I K T U A

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiondako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz, iragarki honen bidez Antonio Feligreras Lozano jaunari jakinarazten zaio zehapen espedientearen aurkako berraztertzeko errekurtsoari buruz Alkatetzak eman duen ebazpena. Aipatu interesatuari ezin izan zaio lehenago jakinarazi, ezen, Posta Zerbitzuak jakinarazi duenez, helbidea ezezaguna baitu, etxean ez baitzen edo gaztiguari uko egin baitzion; hortaz, hona hemen:

Berriozarko Udaleko alkateak honako ebazpena eman zuen 1999ko abenduaren 15ean:

"Ikusirik Antonio Feligreras Lozano jaunaren berraztertzeko errekurtsoa, trafikoko arau bat hausteagatik isuna ezartzeko Alkatetzak aurtengo abuztuaren 6an eman ebazpenaren kontra jarria (108/99 espedientea).

Errekurtso hori moduz bideratu ondotik, espedienteko jarduketak ikusi, eta hona ondorioak:

Gertakariak:

Lehenbizikoa.-1999ko otsailaren 12an salaketa-orria luzatu zen NA-3003-AK matrikuladun ibilgailuak egindako trafikoko arau bat hausteagatik (Trafikoari buruzko Legearen 53.1 artikulua eta Zirkulazioaren Erregelamenduaren 132.1 artikulua).

Bigarrena.-Ebazpen proposamena, 1999ko martxoaren 6koa, posta ziurtatu bidez igorri zitzaion ibilgailuaren titularrari (Transportes Hnos. Oteiza, S.A.ri), eta aurtengo martxoaren 10ean egin zen jakinarazpena.

Hirugarrena.-Aurtengo martxoaren 31n Udalari idazkia bidali zion salaturiko enpresak, eta horren bidez adierazi, ibilgailuaren gidaria Antonio Feligreras Lozano jauna zela.

Laugarrena.-Maiatzaren 13an 1999ko maiatzaren 9ko ebazpen proposamena jakinarazi zitzaion arau-hausleari.

Bosgarrena.-Maiatzaren 24an alegazio idazki bat aurkeztu zen.

Seigarrena.-Ekainaren 11n 1999ko ekainaren 5eko ebazpen proposamena jakinarazi zen, eta ondoren, ekainaren 30ean, beste alegazio idazki bat aurkeztu zen.

Zazpigarrena.-1999ko abuztuaren 17an alkateak 1999ko abuztuaren 6an emandako zehapen ebazpena jakinarazi zen.

Zortzigarrena.-Antonio Feligreras Lozano jaunaren aurkako zehapen espedientea aurtengo abuztuaren hogeita hamaikan izapidatu ondoren, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zen, Alkateak 1999ko abuztuaren 6an emandako zehapen ebazpenaren kontra.

Oinarri juridikoak:

I.-320/94 Errege Dekretuaren 16. artikuluak ezarri bezala, prozedura hasi eta sei hilabeteko epea bukatu ondoko hogeita hamar eguneko epean ebazpenik ez bada, prozedura iraungi eta jarduketak artxibatuko dira, edozein interesatuk hala eskatuta edo ebazpena emateko organo eskudunak ofizioz hala eginda, prozedura interesatuari egozten ahal zaion arrazoiren batengatik eteten den kasuetan izan ezik.

II.-Gertakarietan agertzen diren jarduketen azalpen kronologikoan aipatu bezala, salaketa egin zenetik zehapenaren ebazpena jakinarazi arte sei hilabete eta bost eguneko tartea dago, beraz, prozedura iraungia dela argudiatzeak ez du oinarririk.

III.-Bestalde, 320/94 Foru Dekretuaren 16. artikuluan aipatutakoari jarraikiz, interesatuei egotzi beharreko arrazoiak direla bide prozedura eten denean, ez dago iraungipenik. Esku artean dugun espedientean hori gertatu da, ezen, hasiera batean ibilgailuaren jabeari jakinarazi baitzitzaion salaketa, eta hark eman zuen ibilgailuaren gidariaren izenaren berri. Horiek horrela, prozedura berritik abiarazi zen, gidariari arau-haustea jakinaraziz.

Horren ondorioz, Alkatetzak berraztertzeko errekurtsoa ezestea ebatzi du, errekurritutako ebazpena zuzenbidearen araberakoa dela uste duelako."

Ebazpen horren kontra errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena argitaratu ondoko hilabetean.

Berriozarren, bi milako abenduaren hamabostean.

Iragarkiaren kodea: A9912759