14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Obrak enkantean

Xedea: "Oteitzako kolektoreak" obra egitea.

Lanak kontrata bidez egiteko aurrekontua 47.428.796 pezetakoa da (BEZa barne).

Esleipen prozedura irekia izanen da, enkante bidezkoa.

Behin-behineko fidantza: ez da behar.

Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita seigarren egun naturaleko eguerdiko ordu batean bukatuko da eskaintzak aurkezteko epea.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko seigarren egun naturaleko eguerdiko ordu batean eginen da eskaintzak irekitzeko jendaurreko ekitaldia.

Baldintza tekniko eta klausula ekonomiko- administratiboen pleguak interesatuen eskura daude Jurramendiko Mankomunitateko bulegoetan (Antso Azkarra kalea, 6, Lizarra; tel.: 948 552850).

Zortzi hilabeteko epean egin beharko dira lanak.

Eskaturiko enpresa sailkapena: E taldea, E1 azpitaldea, D kategoria (E 1 D).

Proposamen ekonomikoaren eredua klausula administratiboen pleguaren bukaeran agertzen da.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta egunkarietako iragarkien gastuak esleipen hartzailearen kontura izanen dira.

Lizarran, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren hamaikan. Mankomunitateburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: A0000605