14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- BIURRUN-OLKOTZ

Arau Subsidiarioen edo Udal Planaren berrazterketa lanen esleipena, prozedura irekiko lehiaketaren bidez

Udalaren 1999ko abenduaren 22ko erabakiaren bidez, Biurrun-Olkozko Arau Subsidiarioen edo Udal Planaren berrazterketa lanak, prozedura irekiaren bidez, esleitzeko lehiaketa gobernatuko duten klausula administratiboen eta manu teknikoen pleguak onetsi ziren. Plegu horiek jendaurrean egonen dira zortzi egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, erreklamazioak aurkez daitezen.

Aldi berean, hogeita sei eguneko epea irekiko da proposamenak jasotzeko, nahiz eta, beharrezkoa izanez gero, lizitazioa atzeratu baldintza pleguaren kontrako erreklamaziorik aurkezten bada.

Tokia eta egiteko epea: Biurrun-Olkotz; sei hilabete.

Behin betiko bermea: esleipenaren aurrekontuaren % 4.

Kontratua esleitzeko irizpideak: klausula administratiboen pleguan ageri direnak. Plegua interesatuen eskura dago Biurrun-Olkozko Udalaren idazkaritzan (948 360384), eta Tiebas-Muru Artederretako Udalaren idazkaritzan (948 360047).

Biurrunen, bi milako urtarrilaren hamabian. Alkate udalburua, Luis Otazu Loitegui.

Iragarkiaren kodea: A0000604