14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- ZIZUR TXIKIA

1999ko aurrekontu arrunta

Zizur Zendeako Udalak, 1999ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1999ko aurrekontu arrunta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek zein bidezko interesa dutenek hura aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Gazolatzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0000109