14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

12/2000 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 10ekoa, José Miguel Laguna Viñas Nafarroako Zerga Ogasuneko Oinordetza, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen atalburuaren kargu uztea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi milako urtarrilaren hamarreko bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz.

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-José Miguel Laguna Viñas Nafarroako Zerga Ogasuneko Oinordetza, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen atalburuaren kargu uztea xedatzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco José Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0000358