14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- G E S A L A T Z

E D I K T U A

Udalak ondoko erabakia hartu zuen 1999ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran:

1. Honako hauek hasiera batean onestea:

a) Gastuetako 3 zenbakiko kontusaila, "Rural Kutxaren maileguaren korrituen ordainketa" izenekoa, sortzea, 350.000 pezetarekin.

b) Gastuetako 16 zenbakiko kontusaila, "Kirol instalazioak egiteko gastuetarako ekarpena" izenekoa, aldatzea, 7.005.079 pezeta gehituz; hortaz, 74.497.930 pezetakoa izanen da.

c) Honela finantzatuko dira kontusail horiek:

1) "Udal Planaren egileak, azkeneko % 30" izeneko 258- 5 kontusailari 2.157.931 pezeta kenduko zaizkio, eta horren ondorioz, 1.050.000 pezeta izanen ditu kontusail horrek, eta gastuetako 2. kapituluak, berriz, 6.954.363 pezeta.

2.) 2.000.000 pezeta, 2. kapituluko dirusarreren kargu, ez baitziren aurrekontukoari batu.

c) Eta azkenik, beste 3.197.148 pezeta, "Kontuen Gerakinak-1999ko ordainketak" izenekoaren kargu.

2. Espedientea jendaurrean jarriko da hamabost egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean iragarkia jarri ondoren, herritarrek eta interesatuek hura aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Gesalatz Ibarrean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hamarrean. Alkatea, Oscar Vidaurre Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0000018