14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T U T E R A

2000ko aurrekontu orokor eta bakarra

Jarduera Ekonomikoen arloko zinegotzi eskuordeak jakinarazten du:

Udalak, 1999ko abenduaren 22an eginiko osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoaz onetsi zuela 2000ko aurrekontu orokor eta bakarra, dirusarrera eta gastuetan 4.001.107.219 pezetako (lau mila eta bat milioi, ehun eta zazpi mila eta berrehun eta hemeretzi pezeta) zenbatekoa duena. Honelaxe dago osaturik:

Udalaren aurrekontu arrunta. Dirusarrera eta gastuetan 3.581.377.219 pezetako zenbatekoa du.

Udalaren Ur Batzordearen aurrekontu arrunta. Berdinduta dago eta 368.250.000 pezetako zenbatekoa du.

Castel-Ruiz Kultur Etxearen aurrekontu arrunta. Dirusarrera eta gastuetan 168.120.000 pezetako zenbatekoa du.

Aurrekontua jendaurrean dagoela udal idazkaritzan, herritarrek eta interesatuek aztertu eta erreklamazioak, kexak eta oharrak egin ahal ditzaten. Horretarako epea hamabosgarren egun baliodunean amaituko dela, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hiruan. Zinegotzi eskuordea, Pedro González Felipe.

Iragarkiaren kodea: A9912855