14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B E T E L U

Hasierako onespena, kredituak aldatzeko 2/99 espedienteari

Beteluko Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeian egin osoko bilkuran, eta Udalbatzako kideen aho bateko adostasunarekin, hasiera batez onetsi zuen 2/99 espedienea, indarra duen aurrekontu arrunteko kredituen aldaketari buruzkoa.

I.-Kreditu handitzeak. Kreditu gehikuntzak.

Kontusaila: 610.50. Izena: Hirugarren Adinekoendako Egoitza Integrala izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen gaineko senidetzako adostasunaren aktak.

Kontusaila: 956.92. Izena: 2054/0025 16 931252439.1 zenbakiko kredituaren amortizazioa eta kantzelazio aurreratua, 95-11-09an kontzertatu baitzen. Hasierako kreditua: 1.000.000. Handitzea: 1.000.000 pezeta.

Kreditu handitzeak, guztira: 18.000.000 pezeta.

II.-Fondoen jatorria:

Kontusaila: 956.50. Izena: Finantza entitateeekin epe luzerako kreditua kontzertatzea. Fondoak: 18.000.000 pezeta.

Jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitara eman ondoren, herritarek eta interesatuek epe horretan espedientea aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horien gaineko ebazpen espresua hartuko du. Alegaziorik egiten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsia dagoela ulertuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen 214 eta 202. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Betelun, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeian. Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: A9912853