14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A Z K O I E N

Bitarteko albientearen izendapena

Azkoiengo Udaleko alkate udalburuak, 1999ko abenduaren 23an, honako ebazpen hau eman du:

Ikusirik bitarteko albiente izateko, kontratu administratiboa eta aldi batekoa izanen duen lanposturako izendatzeko deialdiko epaimahaiak egin izendapen proposamena.

Hirugarren postuan izendatutakoarekin berdindu zen izangaiak lanpostuari uko egin diolarik.

Deialdiko 10.1 oinarriak baimendurik proposatutako izangaia izendatzeko, eta 9.1 oinarriko baldintzak beterik.

Ikusirik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/93 LFDko 9.1 artikulua eta Sartzeko Erregelamenduko 32.5 artikulua,

Erabaki dut:

1.-Luis Fernando Pérez Pérez jauna bitarteko albiente izendatzea, kontratu administratiboarekin.

2.-Interesatuari jakinaraztea erabaki hau, ondoko 10 egunetan lanpostuaren jabetza har dezan, aldez aurretik zin eginez edo hitz emanez, baldintzetako 8.3 oinarrian aurreikusi bezala.

3.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Azkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hiruan. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A9912748