14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A Z K O I E N

Hasierako onespena 1999ko aurrekontuko aldaketari

Azkoiengo Udalak, 1999ko abenduaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 1999ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketaren espedientea, honako hauek biltzen dituena:

-Kreditu transferentziak:

Altak:

-Bulegoak garbitzeko ordainsariak (1210-130). Zenbatekoa 300.000 pezeta.

-Maileguen amortizazioa (011-913). Zenbatekoa 1.200.000 pezeta.

-Gimnasioko ekipamendua (4521-621). Zenbatekoa 600.000 pezeta.

Bajak:

-Funtzionarioen montepioa (314-16004). Zenbatekoa 500.000 pezeta.

-Maileguen korrituak (011-310). Zenbatekoa 500.000 pezeta.

-Uretako langileen soldatak (441-130). Zenbatekoa 500.000 pezeta.

-Kirol jarduerak (4520-22610). Zenbatekoa 600.000 pezeta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espediente hau jendaurrean paratuko da udal idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, herritarrek eta interesatuek hura aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsi dela ulertuko da, aurreko lerroaldean azaldu jendaurreko epea iragan ondoren.

Azkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita bian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9912692