14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- Z U Ñ I G A

2000ko karga-tasa eta indizeen onespena

Zuñigako Udalak, 1999ko abenduaren 14an egin bilkura arruntean, erabaki zuen, 2000. urterako, honako karga- tasa hauek ezartzea:

Landalurren gaineko kontribuzioa: % 0,80.

Hirilurren gaineko kontribuzioa: 1998an bildutako antzeko kantitatea lortzeko indizea.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 2,5.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 2 indizea tarte guztietarako. Karga-tasa: % 14.

Gainontzeko prezio publikoak eta tasak ihazkoak bezalakoak izanen dira.

Jendaurrean jarriko da interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Zuñigan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita lauan. Alkatea, Luis Abel Remiro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0000065