14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L A P O B L A C I O N

2000ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Lapoblacion-Meanoko Udalak, 1999ko abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean, aho batez onetsi zituen 2000. urteko tasak, prezio publikoak eta karga-tasak:

Hirilurren gaineko kontribuzioa: 0,3386.

Landalurren gaineko kontribuzioa: 0,6.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,2 indizea.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 2 indizea tarte guztietarako. Karga-tasa: % 8.

Gainontzeko tasak eta prezio publikoak berdin mantenduko dira.

Toki Administrazioei buruzko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, espedientea jendaurrean jarriko da interesatuek aztertu eta erreklamazioak egin ditzaten. Epe horretan erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko dira.

Meanon, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita lauan. Alkatea, Valeriano Portillo.

Iragarkiaren kodea: A0000064