14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L E I T Z A

(2.000/02) Alkatetzaren eskuordetza

2000ko ilbeltzaren 10etik 15a bitarte Leitzatik kanpo izanen naizenez,

Dekretatu dut:

Lehenbizikoa.-Toki Entitateen Antolakuntzaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduak, bere 43. artikuluan eta hurrengoetan, jaso eta arautzen du alkateak egin ditzakeen eskuordetzen araubidea.

Bigarrena.-Agindu horiek ezarritakoari jarraikiz, Alkatetza honek ilbeltzaren 10etik 15a bitarte bere eginkizun guztiak oro har Bixente Usabiaga Arregi lehendabiziko alkateorde jaunari eskuordetzen dizkio.

Hirugarrena.-Aitzineko ataletan xedatutakoak dekretu honen dataren biharamunetik hartuko du indarra, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da. Halaber, eskuordetza honek eraginak izan ditzan, eskuordeak onartu beharko du izendapena. Eskuordetza onartutzat joko da, dekretua jakinarazi eta biharamunetik hiru lanegunen buruan, eskuordetza onartzen ez duela Alkatetze honetan espreski adierazten ez badu.

Leitzan, bi milako ilbeltzaren hamarrean. Alkatea, Tomás Azpíroz Alkoz.

Iragarkiaren kodea: A0000287