14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L I Z A R R A

Obra kontratazioa

-Xedea: Lizarrako arau subsidiario osagarrietako B sektoreko urbanizazio lanak (7. fasea, bukatzea) egiteko kontratazioa, horretarako onetsitako exekuzio proiektuari eta Neurketen oraingo egoeraren dokumentuari eta aurrekontuari jarraikiz.

-Prozedura: irekia, enkante bidez eta tramitazio arruntarekin.

-Aurrekontua, gehienez ere: 81.376.206 pezeta, BEZa barne.

-Eskaintzak aurkezteko epea: 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskaintzak Lizarrako Udaleko erregistroan aurkeztu behar dira.

-Egiteko epea: bost hilabete.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: plegu erregulatzaileetan adierazitakoa. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batean, interesatuen eskura egonen dira Lizarrako Sericolor kopiadendan, Urederra ibaia, 7.

-Enpresaren sailkapena: G taldea, 6. azpitaldea, e) kategoria.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurreko ekitaldian, Udaletxeko bulegoetan, eskaintza aurkezteko epea bukatu eta hurrengo laugarren egun naturalean, arratsaldeko 13:30etan.

Lizarran, bi milako urtarrilaren hemezortzian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0000490