14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L I Z A R R A

Obra kontratazioa

-Xedea: bi biribilgune egiteko obren kontratazioa (bata, kaputxinoen kaleko gurutzagunean eta bestea, El Volanteko bidegurutzean), biak N-111 errepidean, Lizarrako hiriguneko tartean, horretarako onetsitako exekuzio proiektuari jarraikiz.

-Prozedura: irekia, lehiaketa bidez eta tramitazio arruntarekin.

-Aurrekontua, gehienez ere: 98.960.346 pezeta, BEZa barne.

-Eskaintzak aurkezteko epea: 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskaintzak Lizarrako Udaleko erregistroan aurkeztu behar dira.

-Egiteko epea: bost hilabete.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: plegu erregulatzaileetan adierazitakoa. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batean, interesatuen eskura egonen dira Lizarrako Sericolor kopiadendan, Urederra ibaia, 7.

-Enpresaren sailkapena:

A taldea, 2. azpitaldea, d) kategoria.

E taldea, 1. azpitaldea, d) kategoria.

E taldea, 4. azpitaldea, d) kategoria.

G taldea, 4. azpitaldea, d) kategoria.

I taldea, 1. azpitaldea, d) kategoria.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurreko ekitaldian, Udaletxeko bulegoetan, eskaintza aurkezteko epea bukatu eta hurrengo laugarren egun naturalean, arratsaldeko 13:30etan.

Lizarran, bi milako urtarrilaren hemezortzian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0000489