14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L I Z A R R A

Obren interes orokorra eta erabilera publikoa deklaratzea "Lizarrako Santo Domingo eta Santa Maria Jus Del Castillo egoitzetako sarbideen urbanizazioa"

Lizarrako Udalaren erebakia, bi milako urtarrilaren 17an egin bilkura berezian hartua:

"Lizarrako Udalak, 1997ko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, onetsi egin zuen Lizarrako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko hitzarmena, Lizarrako Santo Domingo eta Santa Maria Jus Del Castillo egoitzetako sarbideak urbanizatzeko obrak egin eta finantzatzeko. Aipatu hitzarmena 1998ko urtarrilaren 14an sinatu zuten bi alderdiek.

Lizarrako Udalak, 1998ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, onetsi egin zuen Lizarrako Santo Domingo eta Santa Maria Jus Del Castillo egoitzetako sarbideen urbanizazioa egiteko obren proiektua, beraz, horrek berekin dakar aipatu proiektuan biltzen diren ondasunen erabilera publikoa eta haien okupatu beharra deklaratzea, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko ekainaren 2ko 6/90 Foru Legearen 215.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Arestikoa gorabehera, proiektuan bertan aipatzen da proiektuko ukipenen planta aldatu beharra dagoela, urbanizazio lanak egokiro eginen badira, eta horretarako proiektuari eransteko separata bat aurkeztu da, non ukitutako jabeen zerrenda ageri baita eta ukituko diren eskubideak zehazten, desjabetzapenak hartuko dituenak.

Aitzinako guztiarekin bat, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 10 eta 21. bitarteko artikuluei, 85.ari eta haiekin bat heldu direnei jarraikiz, delako proiektuko lanak egin beharrez, eta beharrezkoa izanik jarduketa esparruaren mugaketa egitea, baita ukitutako ondasun eta eskubideen titularren zerrenda zehaztua ematea ere, eta prozeduran zehar behar diren dokumentuak eta aktak sinatuko dituzten administrazioaren perituak izendatu beharrak direla; bertaratuek aho batez honakoa erabaki dute:

1. Hasiera batez onestea Lizarrako Santo Domingo eta Santa Maria Jus Del Castillo egoitzetako sarbideen urbanizazioa egiteko lanen proiektuaren separata, Laureano Marínez eta Luis Tobar ingeniariek eta Eduardo Apesteguía arkitektoak prestatutakoa. Delako separatan ukituko diren jabeen zerrenda ageri da eta ukitutako ondasunak zein diren zehaztu egiten du, proiektua egiteko desjabetuko baitira. Delako separata 1998ko abenduaren 15ean onetsitako proiektuari erantsiko zaio, haren osagarri gisa.

2. Aipatu proiektua eta urbanizazio lanak erabilera publikokoak direla aitortzea eta bertan biltzen diren ondasun eta eskubideak okupatu beharrak direla deklaratzea.

3. Hasiera batez onestea ukitutako titularren zerrenda eta ezinbestean okupatu behar diren ondasun eta eskubideena, azkeneko horiek nahitaez desjabetzeko.

4. Javier Caballero jauna, prozedura honetan parte den Administrazioaren peritu izendatzea.

5. Aipatu zerrenda eta honako erabakia jendaurrean jartzea 15 eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean hedadura handiena duten egunkarietako batean argitara emanez, proiektuak ukituak daudela uste dutenek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

6. Erabaki hau titular zerrendakide bakoitzari jakinaraztea.

Lizarrako Santo Domingo eta Santa Maria Jus Del Castillo egoitzetako sarbideen urbanizaziorako proiektua

Ukitutako ondasun eta eskubideak

Lizarrako udal mugapea. Landalurrak

Finken datuak:

F-1 finka; 5. poligonoa; 860. lurzatia; titularra: Justo Sánchez Ugarte jaunaren oinordekoak; helbidea: Santiago plaza, 3-4; erabilera: landalurra; azalera, guztira: 662 metro karratu; desjabetzeko azalera: 71,13 metro karratu; lurzoruaren katastroko balioa: 1.664 pezeta.

F-5 finka; 5. poligonoa; titularra: Carmelo Ruiz Cesar; helbidea: Santa María Jus del Castillo; erabilera: landalurra; okupatutako azalera, desjabetuko dena: 211,60.

Lizarran, bi milako urtarrilaren hemezortzian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0000489