14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- M A R T Z I L L A

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena

Martzillako Udalak 1999ko azaroaren 19an egin osoko bilkura berezian, 1999ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa hasiera batean onestea erabaki zen.

Espedientea jendaurrean jarriko da 15 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitartu eta biharamunetik aitzina, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak nahiz oharrak aurkez ditzaten, hori guztia irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 32 eta 33.2 artikuluetan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202 eta 204. artikuluetan, 216.3 artikuluak aginduta aplikagarriak baitira, xedatutakoari jarraikiz.

Aipatu espedientea udal idazkaritzan dago interesatuen eskura, bulego orduetan.

Martzillan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita bian. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A9911888