14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- M A R T Z I L L A

Plantilla organikoa aldaturik

Martzillako Udalak aurrekontuaren egungo ekitaldian indarrean den plantilla organikoan aldaketa egitea onetsi zuen, 1999ko azaroaren 19ko osoko bilkura berezian.

Espedientea jendaurrean paratuko da 15 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluak, 276.ari dagokionez, eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.ak aurreikusitakoak betez.

Martzillan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita bian. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A9911887