14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L U K I N

Hiri lurzorua mugatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Udalak, 1999ko urriaren 28ko osoko bilkuran eta behar den quoruma zuela, behin betikoz onetsi zuen Lukingo hiri lurzorua mugatzeko aldaketaren gaineko espedientea, Francisco Armendáriz Pardo jaunak sustatua.

Espediente hau onesten da 30/92 Legearen 43. artikuluak urtarrilaren 13ko 4/99 Legeak ematen dion idazkera berrian agindutakoari jarraikiz, hau da, Nafarroako Gobernuko Lurralde, Etxebizitza eta Ingurugiro Departamentuaren isilbide administratiboaren ondorioz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Lukinen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren hogeita bederatzian. Alkatea, César Alcoz San Martín.

Iragarkiaren kodea: A9911886