14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

1259/1999 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, "bestelako gastuak" kontzeptuarengatik, Nafarroako ikastetxe pribatuei urriaren 26ko 363/1999 Foru Aginduaren bidez itundutako unitateengatik iraila-abendua aldiko erregularizazioari dagozkion diru kopuruak ordaintzeko baimena ematen duena.

Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu eranskinean ageri diren ikastetxe itunduei "bestelako gastuak" kontzeptuarengatik ezartzen diren diru kopuruak ordain dakizkiela, urriaren 26ko 363/1999 Foru Aginduaren bidez, alegia, aurtengo bosgarren eta seigarren bihilekoei zegokien ordainketaren ondoren itundutako unitateengatik.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 339/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordetuak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikastetxe bakoitzari bertan azaltzen diren diru kopuruak ordaintzeko baimena ematea. Ordainketa 1999ko boskarren eta seigarren bihilekoei dagokie eta osotara 1.367.222 pezeta egiten du.

2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea ikastetxe interesatuen alde behar diren igorpenak luza ditzan, guztira 1.367.222 pezeta, indarra duen gastuen aurrekontuko kontusail hauen kargura:

429.184 pezeta, 41110-4811-4228 "Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko irakaskuntza pribaturako dirulaguntza" kontusailaren kargura, 13350-3 lerroa.

558.184 pezeta, 41110-4811-4227 "Erdi mailako heziketa zikloetako zein gizarte garantiako programetako irakaskuntza pribaturako dirulaguntza" kontusailaren kargura, 13300-7 lerroa.

379.568 pezeta, 41110-4811-4228 "Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko irakaskuntza pribaturako dirulaguntza" kontusailaren kargura, 13340-6 lerroa.

3. Ebazpen hau eta haren eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezen agintzea.

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea ikastetxe interesatuei, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontuhartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Itun Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

ERANSKINA

"Bestelako gastuen" erregularizazioa. 1999ko iraila-abendua

MUTILOABEITI LUIS AMIGO C.E.U. 1 214.592 429.184

IRUÑA MARIA INMACULADA 1 "Erizaintzako zain. lagung. EMHZ 279.235 558.470

IRUÑA SANTA CATALINA-STMO. SACRAMENTO Un. bat DBHko 1. zikloan 189.784 379.568

GUZTIRA 1.367.222

Iragarkiaren kodea: a9912503