14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

1503/1999 FORU AGINDUA, abenduaren 20koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, I.C.T. entseiu laborategiari kreditazioa indargabetu eta laborategi horri berari, Laboratorio de Edificación izenarekin, eraikuntzako kalitatearen kontrolerako kreditazioa ematen diona masako hormigoiari edo armatuari eta haren osagaiei (porlana, agregakinak, ura, armaduretarako altzairua, gehiketak eta gehigarriak) buruzko kontrolaren arloan (HA).

Nafarroak, abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.1 artikuluaren ondorioz, eskumen esklusiboa dauka etxebizitza eta herrilan gaietan, legez Estatuaren interes orokorreko kalifikazioa ez dutenetan, edo Estatuko beste lurralderik ukitzen ez denean.

Horren ondorioz, abuztuaren 1eko 1484/1985 Errege Dekretuaren bitartez, Estatuak eraikuntzaren kalitate kontrolari buruzko eskumenak Nafarroari eskualdatu zizkion.

Urriaren 13ko 1230/1989 Errege Dekretuak arauak finkatu zituen Eraikuntzaren Kalitate Kontrolerako Entseiuko Laborategiak kreditatzeko.

Ekainaren 21eko 157/1990 Foru Dekretuaren bitartez, laborategi horiek kreditatzeko prozedura aipatu Errege Dekretuan ezarritakoa izatea erabaki zen eta, aldi berean, Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Departamentua izendatu zen erakunde kreditatzaile. Irailaren 30eko 366/1991 Foru Dekretuaren bitartez Gizarte Ongizate, Kirol eta Etxebizitza Departamentuaren esku utzi ziren eraikuntzaren kalitate kontrolari buruzko eskumenak, eta abuztuaren 11ko 221/1995 Foru Dekretuaren bidez Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren esku, hondarrean azken honek izanen baititu erakunde kreditatzaile gisa izendatu zen Departamentuak hasieran izan zituen eskumenak.

Horrenbestez,Etxebizitza Zerbitzuaren txosten proposamena ikusirik eta, urriaren 13ko 1230/1989 Errege Dekretuan horretarako ezarritakoa bete baita, gai horretan Herrilan eta Garraio Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak 1992ko ekainaren 3an sinatutako lankidetza hitzarmenarekin bat eginez,

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. I.C.T. entseiuko laborategiak duen kreditazioa, uztailaren 2ko 426/1993 Foru Aginduak emana, indargabetzea.

2. Eraikuntzako kalitatea kontrolatzeko entseiuko laborategiaren kreditazioa ematea Laboratorio de Edificación laborategiari (Iruñeko Sadarreko errepidea, z.g.), masako hormigoiari eta hormigoi armatuari eta haren osagaiei (porlana, agregakinak, ura, armaduretarako altzairua, gehiketak eta gehigarriak) buruzko kontrolaren arloan (HA).

3. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Gobernuan, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legearen 114 eta 115. artikuluekin bat.

4. Foru Agindu hau igortzea Sustapen Ministerioko Etxebizitza, Hirigintza eta Arkitektura Zuzendaritza Nagusira, Entseiuko Laborategi Kreditatuen Erregistro Orokorrean inskripzioa egiteko, Laboratorio de Edificación laborategira eta Etxebizitza Zerbitzura.

5. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A9912655