14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

FORU AGINDUA, 1999ko abenduaren 20koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Limpiezas y Servicios Maju, S.L. enpresari Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko lokalak garbitzeko zerbitzua adjudikatzen diona eta 37.872.400 pezetako gastua (227.617,71 euro) onesten duena.

1999ko azaroaren 15ean Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emaniko Foru Aginduaren bidez Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko lokalak garbitzeko zerbitzua presako lehiaketa irekiaren bidez adjudikatzeko prozedurari eman zitzaion hasiera. Foru Agindu hori azaroaren 26ko 148. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Era berean, 1999ko azaroaren 15ean Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emaniko Foru Aginduaren bidez adjudikazio horretan jardun behar zuen Kontratazio Mahaia izendatu zen.

Proposamenak aurkezteko epea amaiturik, bi enpresa aurkeztu dira lehiaketara: Limpiezas y Servicios Maju, S.L. eta Distrivisual S.L.

Kontratazio Mahaiak proposamen tekniko eta ekonomikoaren gaineko balorazioa egin ondotik, kontratua Limpiezas y Servicios Maju, S.L.ri adjudikatzea proposatu du, lehiaketan balorazio onena erdietsi baitu. Balorazioan 6,16 puntuko aldea atera du; proposamen ekonomikoa bajuxeagoa bada ere, proposamen tekniko hobea egin du, lanaldiaren banaketan nola proposamen teknikoari dagokionean.

Hori horrela, eta luzatutako txostenak ikusirik, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 12. artikuluak emandako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Limpiezas y Servicios Maju, S.L.ri (B312000090 zenbakiko IFZ) adjudikatzea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko lokalak garbitzeko zerbitzua. Adjudikazio hau bat heldu da Kontratazio Mahaiak proposatutakoarekin.

2. 37.872.400 pezetako gastua (227.617,71 euro) onestea, 34.963.360 pezeta (210.134,03 euro) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren 00000 proiektuaren "Garbiketa Zerbitzua" izeneko 71100-2271-7111 kontusailaren kargura, eta 2.909.040 pezeta (17.483,68 euro) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren 00000 proiektuaren "Garbiketa" izeneko 30120-2271-4421 kontusailaren kargura, 2000. urteko gastuen Aurrekontuan.

3. Enpresa adjudikazio-hartzaileari eskatzea 15 eguneko epean, adjudikaziotik hasita, 1.514.896 pezeta (9.104,71 euro), hau da, laguntza kontratu honen adjudikazio prezioaren % 4, behin betiko berme gisa ordaindu izanaren ordezkagiria aurkez dezan.

4. Foru Agindu hau igortzea parte hartu duten enpresei, kontuhartzailetza delegatuari, Afera Ekonomikoen Bulegoari eta Departamentuko Idazkaritza Teknikoari.

5. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea Foru Agindu honek egindako adjudikazioa adierazten duen iragarki bat.

6. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazten denetik hilabeteko epean, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Legearekin eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearekin bat.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A9912654