14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

1700/1999 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan psikiatra izateko 2 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, ekainaren 30ean emandako 955/1999 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan psikiatra izateko 2 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 1999ko irailaren 8ko 112. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

Eskabideak aurkezteko epea iragan baita, bidezko da deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Psikiatra izateko 2 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

AGÜERO GOÑI, JOSE ANTONIO

ARAMBURU URTASUN, MAITE

ARTASO IRIGOYEN, BEGOÑA

AZNAR LAFONT, MARTA CRISTINA

CHIVITE LAHERAS, SARA

DE CARLOS IZQUIERDO, MERCEDES

DE MIGUEL PUEYO, JOSE MIGUEL

DEL AMO MARTIN, BELEN

EZCURRA JORDAN, IGNACIO TEODORO

FARRE MEROÑO, CARMEN

FERNANDEZ RODRIGUEZ, LUIS J.

GARAICOECHEA ZAZPE, CRISTINA

GARCIAINDIA IMAZ, JOSE ANTONIO

GOÑI LABAT, ANA ISABEL

HERNAEZ GOÑI, PILAR

LANGARICA ESEVERRI, MIRIAM

MARTINEZ GRUENDO, MANUEL

MARTINEZ LARREA, JESUS ALFREDO

MARTINEZ DE MORENTIN BARAJUAN, JOSE

PASCUAL GARCIA, ASUNCION

PEREZ JIMENEZ, SILVIA

QUINTANILLA LOPEZ, MIGUEL ANGEL

ROYO MOYA, JAVIER

RUIZ GONZALEZ, INMACULADA

RUIZ LAZARO, PEDRO MANUEL

SAGREDO SAINZ, JOSE LUIS

SERRANO OSES, JOSE FERMIN

ULIBARRI MORENO, SUSANA

Baztertuak:

DE LA CAMARA IZQUIERDO, CONCEPCION (1)

(1) Deialdiaren 3.2.a) oinarrian ezarritakoa bete dela ez egiaztatzeagatik.

2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko hamar egun baliodunen barrenean, izangaiek erreklamazioak aurkeztu eta egindako akatsak zuzentzen ahal dituzte.

3. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Mariano Hernández Galindo jauna, Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea.

Ordezkoa: Fernando Escolar Castellón jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria.

Mahaikidea: Víctor Peralta Martín jauna, espezialitateko sendagilea, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Ordezkoa: Manuel Cuesta Zorita jauna, espezialitateko sendagilea, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharreko psikiatra bat.

Ordezkoa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharreko psikiatra bat.

Mahaikidea: José M. Salazar Fernández de Erenchun jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezkoa: Javier Casanova Aldabe jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Mahaikide idazkaria: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Mahaikide idazkariaren ordezkoa: Blanca Aranzueque Jiménez andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileri Zerbitzuko burua.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau epaimahaikideei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko abenduaren hogeita lauan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0000079