14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Jarduera sailkatuak

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek egoki juzkatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Mercedes Casas Morera, Auto Olmo, S.A.L.en izenean (9900669). Jarduera: ibilgailuen erakusketa-salmenta eta konpontzeko lantegia. Tokia: Zaragozako etorbidea, 93 behea.

Eskatzailea: Francisco Javier Sánchez, Liverpool 2002, S.L.en izenean (2000001). Jarduera: 18 urte baino gehiago dutenentzako josteta-aretoa. Tokia: Iturralde y Suit, 7 erdisotoa.

Eskatzailea: Fernando Salcedo Osés, SDCR Muthiko Alaiak-en izenean (2000002). Jarduera: gastronomi elkartea. Tokia: Estafeta, 57-59 beheko solairua eta sotoa.

Eskatzailea: Fermín Larráyoz Oyarzun, Innova Estudio de Artes Gráficas, S.L.en izenean (2000003). Jarduera: arte grafikoak. Tokia: Iratxeko Monasterioa, 24 behea.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0000301