14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- MURILLO EL FRUTO

Jarduera sailkatuak

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek egoki juzkatzen dituzten oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Asociación gastronómica "El Bodegón". Jarduera: gastronomi elkartea (paratzea). Tokia: Santa Ursula zeharkalea, 6. zenbakia.

Murillo el Fruton, bi milako urtarrilaren zazpian. Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: A0000299