14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- MURILLO EL CUENDE

Jarduera sailkatuak

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez dagokion iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek egoki juzkatzen dituzten oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Jorge Riesgo Velasco. Jarduera: ibilgailuak konpontzeko lantegia. Tokia: San Juan kalea, 9, atzeko aldea, Traibuenasko Kontzejuan.

Murillo el Cuenden, bi milako urtarrilaren lauan. Alkate udalburua, Juan José Jiménez Caparroso.

Iragarkiaren kodea: A0000298