14. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

247/1999 FORU AGINDUA, abenduaren 22koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako Ogasun Publikoaren dirubilketan aritzen diren entitate laguntzaileek fondoak sartu eta dokumentuak aurkeztu edo telematikaz igortzeko epeak eta datak finkatzen dituena.

Martxoaren 25eko 157/1996 Foru Dekretuak arautu zituen Nafarroako Ogasun Publikoaren dirubilketa kudeatzean laguntzen duten gordailu entitateekiko harremanak. Azaroaren 6ko 233/1998 Foru Aginduak Foru Dekretu horren zenbait eduki garatu zituen.

Egun baliodunen kokapenean urtero izaten diren aldaketak direla-eta beharrezkoa da dokumentuak aurkeztu edo telematikaz bidaltzeko mugaegunen, hamabostaldien eta balio-daten egutegia ere aldatzea.

Horrenbestez, beharrezkoa denez erregulatzea dokumentuak eta euskarriak aurkezteko epe berriak eta balio-datak, hamabostaldi bakoitzean bildutako dirua Nafarroako Foru Komunitatearen izenean entitate laguntzailean irekitako kontu korronte orokorrean abonatzekoak.

AGINDU DUT:

1.-Nafarroako Ogasun Publikoaren entitate laguntzaileek egindako dirubilketari buruzko dokumentazioa eta euskarri magnetikoak aurkeztu edo telematikaz igortzeko eta Nafarroako Foru Komunitatearen kontu korronte orokorrean ordaintzeko epeak eta egunak honakoak izanen dira 2000. urtean:

Urtarrila 1.a 1 12/23tik 1/5era 11 13

Urtarrila 2.a 2 1/6tik 1/20ra 26 27

Otsaila 1.a 3 1/21etik 2/7ra 10 15

Otsaila 2.a 4 2/8tik 2/21era 28 28

Martxoa 1.a 5 2/22tik 3/6ra 13 13

Martxoa 2.a 6 3/7tik 3/20ra 27 27

Apirila 1.a 7 3/21etik 4/5era 11 13

Apirila 2.a 8 4/6tik 4/25era 29 2/5

Maiatza 1.a 9 4/26tik 5/5era 11 12

Maiatza 2.a 10 5/6tik 5/22ra 29 29

Ekaina 1.a 11 5/23tik 6/5era 12 13

Ekaina 2.a 12 6/6tik 6/20ra 26 27

Uztaila 1.a 13 6/21etik 7/5era 11 17

Uztaila 2.a 14 7/6tik 7/20ra 26 27

Abuztua 1.a 15 7/21etik 8/7ra 14 16

Abuztua 2.a 16 8/8tik 8/21era 28 29

Iraila 1.a 17 8/22tik 9/5era 11 12

Iraila 2.a 18 9/6tik 9/20ra 26 27

Urria 1.a 19 9/21etik 10/5era 11 13

Urria 2.a 20 10/6tik 10/20ra 26 27

Azaroa 1.a 21 10/21etik 11/6ra 13 13

Azaroa 2.a 22 11/7tik 11/20ra 27 28

Abendua 1.a 23 11/21etik 12/5era 11 12

Abendua 2.a 24 12/6tik 12/20ra 26 27

2. Hamabostaldi bakoitzean bildutako dirusarreren kontu korronte orokorrean abonatzeko aginduaren dokumentua fax bidez igorri beharko da Diruzaintza Ataleko 948427955 telefono zenbakira aurrerago xedatutakoan balio-datarako finkatu den eguneko 15:00ak baino lehen.

3. Foru Agindu hau jakinaraztea Dirubilketa Zerbitzuari, Aurrekontu eta Diruzaintza Zerbitzuari, Kontabilitate eta Kontuhartzailetza Zerbitzuari, Gerorapenen eta Dirubilketa Kontrolaren Atalari, Diruzaintza Atalari eta finantza entitate laguntzaileei.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita bian.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco José Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A9912610