138. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Ofiziozko jakinarazpena, entzutea emateko

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legeko 59.1 eta 2 artikuluetan aurreikusitako jakinarazpena ezinezkoa izan denez, aipatu Legeko 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da iragarki hau, Baliabideen Kudeaketa eta Antolamenduko zinegotzi delegatuak 2000ko irailaren 18an luzatutako ofizioa Construcciones Arratibel, S.L.ri jakinarazteko balioa izan dezan. Ofizioak honela dio, hitzez-hitz:

"Baliabideen Kudeaketa eta Antolamenduko zinegotzi delegatuaren 1999/09/10eko ofizioaren bidez, errekerimendua egin zitzaion Construcciones Arratibel, S.L.ri Udal honi 30.764 pezetako kalte-ordaina emateko, hori baitzen egindako kalteek egiten zuten zenbatekoa, udal industrialdeko obretan, C bideko espaloian, Amimet nabearen parean, alderdi horretara elektrizitatea eramaten duen lurrazpiko linea hautsi baitzuten.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailaren doktrinari, 99/07/05ko epaian (RJCA 1999/2544) agertzen baita, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 117. artikuluari jarraikiz, udal ondasunetan egindako kalteak erreklamatzeko ez da beharrezkoa prozesu zibileko bide arruntera jotzea, administrazio bidera baizik. Beraz, preskripzio-epea lau urtekoa da.

Aipatu zenbatekoa ordaindu ez denez, hamabost egun balioduneko epea ematen dizuegu, errekerimendu hau jaso eta biharamunetik, zuen eskubideen alde egoki juzkatzen dituzuen alegazioak aurkezteko edo zenbateko hori ordaintzeko, Udal honek Nafarroako Kutxan duen kontuan (20.54.0002.30.1100001714 zenbakia)."

Aditzera ematen da, Tuteran, bi milako urriaren bederatzian. Baliabideen Kudeaketa eta Antolamenduko zinegotzi delegatua, Pedro González Felipe.

Iragarkiaren kodea: a0009581