138. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Jakinarazpen ediktua

Juan Luis Urieta Olabarria jaunari, zeinaren azken helbide ezaguna Donostiako (Gipuzkoa) Idiazquez kalea, 11-6. C baita, jakinarazten zaio ezen Corellako Udalak, 2000ko irailaren 20an eginiko Udal Gobernu Batzordearen bilkuran, honako hau erabaki zuela:

"Kontuan harturik 2000ko ekainaren 6an Udal Gobernu Batzordeak erabaki zuela Juan Luis Urieta Olabarria jaunari, 1990-10-26an Castillo kaleko orube batean etxebizitza bat egiteko, emaniko obra lizentzia iraungitzeko espedientaren izapidea hastea.

Interesatuarekin egotea, aipatu espedientea abiarazi izanaren berri emateko, ezinezkoa izan zenez, 2000ko abuztuaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ediktuaren bidez jakinarazi zen.

Alegazioak aurkezteko epea inolako erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan da.

Horiek horrela, bertan daudenek aho batez erabaki dute:

Lehenbizikoa.-Juan Luis Urieta Olabarria jaunari, Castillo kalean etxebizitza bat egiteko Udal Gobernu Batzordeak 1990eko urriaren 26an emaniko obra lizentzia iraungi dela deklaratzea.

Bigarrena.-Espedientea artxibatzea."

Eta hau guztia jakinarazten da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluak aurreikusten dituen ondorioetarako, jakinaraziz, halaber, erabaki honen aurka ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik.

Corellan, bi milako urriaren hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0009579